Lege oharra

Lege-ohar honen bidez (aurrerantzean, "Lege-oharra") arautu egiten da www.basquetour.eus atariko (aurrerantzean "Webgunea") zerbitzuaren erabilera. BASQUETOUR TURISMOAREN EUSKAL AGENTZIA AGENCIA VASCA DE TURISMO S.A.-rena da Webgunea (helbidea: URKIXO ZUMARKALEA, 36 - BIZKAIA PLAZA, 5. SOLAIRUA, BILBO, 48011, BIZKAIA; eta IFK: A95444501).

Legeria

Oro har, BASQUETOUR TURISMOAREN EUSKAL AGENTZIA AGENCIA VASCA DE TURISMO S.A.-ren eta haren webgunearen bidez eskaintzen diren zerbitzu telematikoen Erabiltzaileen arteko harremanak Espainiako legeriaren eta jurisdikzioaren menpe daude.

Alderdiek espresuki uko egiten diote egoki lekiekeen foruari; eta, kontratu-baldintza hauek interpretatzean edo betetzean eztabaidarik egonez gero, espresuki egongo dira BILBOKO epaitegi eta auzitegien menpe.

Edukia eta erabilera

Erabiltzaileari jakinarazi zaio, eta hark onartu du, webgunea erabiltzeak ez diola inolaz ere hasiera ematen BASQUETOUR TURISMOAREN EUSKAL AGENTZIA AGENCIA VASCA DE TURISMO S.A.-rekiko harreman komertzial bati.

Webgunearen jabeak ez du bat egiten kolaboratzaileek webgunean emandako iritziekin. Enpresak eskubidea du egoki derizkion aldaketak egiteko Webgunean, aldez aurretik jakinarazi gabe. Webgunearen bidez ematen diren eduki eta zerbitzuak aldatu, kendu edo gehi ditzake, baita eduki eta zerbitzu horiek Enpresaren zerbitzarietan agertzen edo lokalizatuta dauden modua ere bai.

Jabetza intelektuala eta industriala

Webguneen edukien, beren diseinu grafikoen eta kodeen jabetza intelektualeko eskubideak BASQUETOUR TURISMOAREN EUSKAL AGENTZIA AGENCIA VASCA DE TURISMO S.A.-renak dira. Beraz, debekatuta dago haren webguneen edukia erreproduzitu, banatu, publikoki jakinarazi, eraldatu edo beste ezein jarduera egitea, iturria aipatuta ere ez, salbu eta BASQUETOUR TURISMOAREN EUSKAL AGENTZIA AGENCIA VASCA DE TURISMO S.A.-k idatzizko baimena ematen badu. Enpresaren webguneetan agertzen diren izen komertzial, marka edo edozein motatako ikurrak dagozkien jabeen jabetzakoak dira, eta legez babestuta daude.

Estekak

BASQUETOUR TURISMOAREN EUSKAL AGENTZIA AGENCIA VASCA DE TURISMO S.A.-ren webguneetan dauden estekak informazio helburuetarako dira soilik, eta inolaz ere ez dira hartuko iradokizun, gonbidapen edo gomendiotzat.